XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Espioiak nonnahi berriro Mendebaldeko Alemanian. Oraingoan, Parlamentuko Segurtasuneko burua susmagarri.Bigarren gerra mundiala amaitu zenetik Alemania espioitzaren paradisua izan bada ere, azken asteotan areagotu egin dira prentsan espioitzaren inguruan sortutako berriak.
Kalus Franke politikari kontserbatzaile bat izan da oraingoan espioitza salaketak entzun behar izan dituenak eta, ondorioz, Berlingo parlamentuan Segurtasun Batzordean zuen presidente kargua utzi behar izan du.
Espionaiaz leporaturik izan den Berlin-Mendebaldeko politikari batek uko egin die bere kontra eginiko salaketei.
CDU (Demokrata Kristau
Franke-ren aurka eginiko salaketak hain izan dira zuzenak ezen Berlin-Mendebaldeko parlamentuko Segurtasun Batzordeko presidentea zen politikari honek bere kargua utzi behar izan du.
Franke-k KGBko agentea den Heinz Suetterlin-ekin izan dituen loturak onartu ditu.
Bere dimisioaz zera esan du Franke-k, Segurtasun Batzordetik sortu behar izan dutela orain prentsatik bere kontra egin diren salaketak eta ez dagoela, ondorioz, hain batzorde mesfidagarri batean lanean aritzeko prest.
Klaus Franke politikariaren dimisioa Segurtasun Batzordeak egin behar zuen bilera berezi eta garrantzitsu baten egunaren bezperan gertatu da.
Bileran, Berlin-Mendebaldeko Segurtasun Zerbitzuen buru ohia den Heinrich Lummer-en aurka prentsatik eginiko espioitza salaketak aztertu behar zituzten.
Bestalde, sekulan baino espioi truketa zabalagoa egitera omen daude Alemanian, operazioan hamarren bat herri inplikaturik daudela.
Espioi truke honetan bi Alemaniak, SESB, EEBBak, Irak, Hego Afrika, Israel, Britainia Haundia eta Norvegia sarturik omen daude.